Itzultzailea zara?

Wordfast programari esker...

...hori guztia eta gehiago lortuko duzu!

Konturatu al zara OLI (Ordenagailuz Lagundutako Itzulpengintza) tresnak erabiltzen dituzten itzultzaileak azkarrago lan egiteko gai direla? Gaur egun, hizkuntzak jakitea ez da nahikoa izaten itzulpengintzan aritzeko; teknologia berriak ere ondo ezagutzea ezinbesteko baldintza bihurtu da. Wordfast tresnaren salneurria, kalitatea eta erabilerraztasuna kontuan hartuz gero, laguntza ezin hobea eskaintzen duela esan daiteke. Wordfast ikastaro honi esker, itzulpenak azkarrago egiteko gai izango zara.

Zenbat balio du?


Ikastaroaren prezioa: 150€

EIZIEko kideak eta Languneko bazkideak: 120€

Wordfast Classic lizentzia - ikasleentzako prezioa: 280€

Zertarako behar dut OLI tresna bat?

Bada, adibidez, zure lanari kutsu modernoa emateko. Baina ez horretarako bakarrik...

  • "OLI (ingelesez CAT) edo itzulpen-memoriak erabiltzea" eskatzen duten enkarguak onartu ahal izateko
  • lan bera behin eta berriro egin behar ez izateko
  • lana azkarrago bukatzeko, eta itzulpenaren kalitatea bermatzeko
  • etengabe aldatuz doan merkatuan galduta ez ibiltzeko
  • teknologia berriek itzulpengintzarako eskaintzen dutena aprobetxatzeko

Zergatik Wordfast Classic?

Wordfast Classic makro-bilduma bat da, Visual Basic programazio-lengoaian idatzia. Txantiloi sinple batean gordetzen da, Worden txertatu ahal izateko. Ondorioz, Wordfast instalatzeko eta erabiltzeko Microsoft Office ezinbestekoa bada ere, itzultzaileak ez du ingurune berririk ezagutu behar, itzulpen-prozesua Word dokumentu baten barruan garatzen baita. Hori dela eta, Wordfast programa benetan erabilerraza da; "itzultzaileon adiskidea" dela esan daiteke. Windows sisteman zein Macintosh-en instalatu daiteke, Word bertsio egokia izanez gero.

Ikastaro hori niretzat aproposa da?

Ikus dezagun..., holakorik inoiz pentsatu al duzu?

  • Itzultzailea naiz. Beraz, nire ezagutza etengabe eguneratzeko beharra dut. Trebetasun linguistikoa ez ezik, teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna ere landu beharko nuke.
  • Dakidana eguneratzen ez badut, merkatuan inoiz lortu nuen tokia galtzeko arriskua izan dezaket laster - IKT eta OLI tresnak ezagutzen dituzten itzultzaileekin konparatuz, ez bainaiz nahiko ona izango.
  • Badakit OLI tresnak erabili gabe, etorkizunean ez dudala lekurik izango itzulpengintzaren arloan.
  • Hizkuntzak dakizkit, baina informatikan ez naiz batere trebea... Word programaz gain, ez nago prest beste bat erabiltzen ikasteko...
  • Teknologia berriak erabiltzen ikasi nahi nuke, baina ez daukat denborarik aurrez aurreko ikastaro bat egiteko.

Esaldi horietako bat ezaguna egiten bazaizu, gure ikastaroa zuretzat da. Dudarik gabe!

Informazio gehiago nahi?

Zer da Wordfast ikastaroa?

Wordfast Classic (Ordenagailuz Lagundutako Itzulpengintza tresna bat) ezagutzeko eta martxan jartzeko aukera paregabea da. Tresna horrekin, itzulpenen kalitatea hobetzeaz gain, produktibitatea zein etekinak ere areagotuko dituzu. 15 orduko ikastaro hau online egiteko sortu da. Beraz, etxetik mugitu gabe, OLI tresnak hurbil-hurbiletik ezagutzeko aukera izango duzu. Ikastaroari esker, hemendik aurrera Wordfast Classic erabili ahal izango duzu, eta etorkizunean, nahi izanez gero, Wordfast Pro edo Wordfast Anywhere bezalako sistemak ezagutzeko trebatuko zara.

Nork parte har dezake?

  • jardunean dauden itzultzaileek
  • lan-munduan sartu nahi duten itzulpengintza-ikasleek eta lizentziatuek
  • zuzenketa- eta itzulpen-proiektuen kudeatzaileek
  • teknologia berrien arloa ezagutu eta itzulpengintzan laguntzeko tresnak erabili behar dituzten guztiek
  • OLI tresnekin esperientzia gutxi dutenek.

Zeintzuk dira ikastaroaren helburuak?

  • Wordfast Classic erabiltzeko beharrezko ezagutza teorikoak eta gaitasunak lantzea
  • erakunde publikoen arloan (medikuntzan, administrazioan, hezkuntzan...) itzultzea zeregin nagusi ez duten langileei OLI tresnak ezagutaraztea
  • Wordfast Classic-en funtzio nagusiak erakustea, praktikan jartzea, eta programak eskaintzen dituen baliabide praktikoei probetxua ateratzea.

Hasteko, zer da jakin behar dudana?

Ikastaroan parte hartzeko ez da beharrezkoa informatikan trebea izatea, ezta Wordfast programa instalatuta izatea ere. Hasieran, programaren doako bertsioa nondik deskargatu eta nola instalatu azalduko da xehetasunez. Erabiltzen ikasteko, lizentzia bat erostea ez da derrigorrezkoa izango. Baldintza teknikoei dagokienez, bi behar dira soilik:

  • Microsoft Worden bertsio hauetako bat: 97, 2000, 2002, 2003, 2007 edo 2010 Windows sisteman; edo Word 98, 2001, X, 2004 edo 2011 OSX sisteman (Macintosh).
  • Interneteko konexioa.

Ikasleentzako sarrera:

Erabiltzailea:

Pasahitza:


Gurekin ikasi nahi al duzu?


Harremanetarako:
Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia
wordfast@elhuyar.eus
Tel: (+34) 943 36 30 40